2017(e)ko abenduaren 3(a), igandea

Gabonak


Urtea amaitzear dago eta honekin batera gabonak datoz. Horregatik gabon kanta batzuk prestatzen ari gara klasean. 
Hemen dauzkazue abestien hitzak eta musika etxean praktikatzeko. Klikatu behar duzue irudiaren gainean. 






2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

Padlet (6. maila)


Aste hauetan Padlet aplikazioa ezagutu eta erabili dugu. Aurkezpen bat egin dugu Padletekin eta gure gaia musika izan da, noski.
Aurkezpena egiteko gure abesti gogokoenak bilatu eta jarri ditugu. Baina ez hori bakarrik, gure lagunen abestiak edota familiakoak ere agertzen dira.
Hementxe daukazue gure lana. Irudiaren gainean klikatzen baduzue ikasle guztien lanak ikusiko dituzue.

https://nurimar1980.wixsite.com/padlet6maila

Incredibox (5. maila)


Aste hauetan, 5. mailan, INCREDIBOXekin egin dugu lan. Aplikazio honek bakoitza bere abestia sortzeko erabili dugu. 

Hona hemen ikasle guztion abestiak. Zeure gustokoa izatea espero dugu!

Klikatzen baduzue irudiaren gainean, sartuko zarete bi geletan eta hor agertuko dira ikasleen izenak eta lanak.



https://nurimar1980.wixsite.com/incredibox5maila

Gladiator (Txirula 6.maila)



Hona hemen gure hurrengo partitura. Kontuan hartu si bemol nota agertzen dela.

Klikatu irudiaren gainean Ikasmus wix orrialdera joateko eta musikarekin batera jotzeko.


http://ikasmus.wix.com/6-maila#!__gladiator


2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

Musika margotu. 5 urte.

Gaur margotu dugu entzun dugun abestia. Abestiaren izena "Jupiter" da. "Planetak" deitzen den obra zati bat da eta bere konpositorea Gustav Holst.
Hau izan da entzunaldiaren emaitza.




























Entzun dugun musika hau izan da:


Twist (Txirula 4. maila)


Hau da gure hurrengo partitura. Kontuan hartu nota batzuen ondoan punttua agertzen dela (berekin duen notaren iraupenaren erdia gehitzen du) eta azken nota borobila dela (4 pultso irauten du)

Klikatu irudiaren gainean Ikasmus wix orrialdera joateko eta musikarekin batera jotzeko. 



http://ikasmus.wix.com/4-maila#!__twist