2016(e)ko urria 26, asteazkena

Scarborough Fair

5. mailan Erdi Aroko musika landu dugu eta Scarborough Fair abestia jotzen ikasiko dugu.


Kontuz, bideo honetan nota batzuk ezberdinak dira!



                 

2016(e)ko urria 20, osteguna

Iruten ari nuzu

5. mailan Iruten ari nuzu euskal abestia ikasten ari gara txirularekin.
Etxetik praktikatu ahal izateko hemen daukagu bideo bat.




2016(e)ko urria 18, asteartea

Txirula jotzeko jarrera

Gorputza eta sorbalda:

Sorbalda tente egon behar da eta besoak gorputzetik banatuta. Argazkian ikusten den moduan.



Eskuak:




Jotzeko gomedioak:

1. Sudurretik harnastu (sorbalda igo barik).
2. Mingaina goiko hortzen artean jarri.
3. Mingainaren mugimendua; mingaina mugitu tuu, duu, dud... hitzak esateko moduan. ( Goiko hortzen kontra)




2016(e)ko urria 15, larunbata

Oh When the Saints Go Marching In

Pasa den astean 6. maila Jazz eta Blues musika lantzen hasi ginen.
Jazz musikan sakontzeko Oh when the saints go marching in abesti Estatu Batuarra ikasiko dugu txirularekin.

Bideo hauek oso lagungarriak izango dira etxetik pratikatzeko.





Haize Harroputz

Zein ondo pasatzen dugun 2. mailan abestia hau abesten eta dantzatzen!


Beldurrez nago basoan
hurbiltzen hasi baita
haizea, haizea !
hurbiltzen hasi baita.

Zer da berak nahi duena
niri hostotxoak kentzea, kentzea
niri hostotxoak!

Putz eta putz, putz eta putz
zoaz hemendik haize harroputz

Putz eta putz, putz eta putz

zoaz hemendik haize harroputz

Binbili Bonbolo

4. mailako ikasleek Binbili Bonbolo euskal abestia ikasten daude. 
Hona hemen bideoa etxetik praktikatzeko!




Musika ikasten ari gara - Imanol Urbieta

Lehenengo mailan musika mintzaira ikasten hasi gara, horretarako Musika ikasten ari gara abestia ikasten daude.

Musika ikasten ari gara Imanol Urbietaren lana da. Dakizuenez Imanol orain dela egun batzuk hil egin zen. Imanol Urbietaren lana Euskal Herriko eskola guztietan oso ezaguna da, nork ez ditu ezagutzen, Pintto - Pintto, Ran Rober Ran, Txiki txikia edo Jon Braun abestiak? Imanol Urbietaren abestiak dira. Imanol ez dugu gure artean, baina bere abestiak betiko geratuko dira eta eskoletan abesten jarraituko ditugu.
Eskerrik asko Imanol!


Katagorria -Txirula

3. mailako ikasleak txirularekin lehenengo hastapenak egiten hasi dira.
Katagorria da ikasten dauden lehenengo abestia.





2016(e)ko urria 14, ostirala

Musika historian zehar


5. eta 6. mailetan musikaren historia eta musika genero desberdinak landuko ditugu ikasturtean zehar. Gaiei hasiera emateko bideo zoragarri hau ikusi genuen.





Txirularen notak


Hona hemen txirularen posizioak praktikatzeko webgunea. 

Klikatu irudiaren gainean!



Ongi etorri!

Ongi etorriak Elortza eskolako musika blogera!



Blog honetan eskolan grabatutako bideoak eta argazkiak jarriko ditugu eskolan egiten ditugun gauzak etxetik ere ikusi ahal izateko . Gainera musika ikasteko, musikarekin gozatzeko eta musika partekatzeko txokoa izango da.


Espero dugu zuen gustokoa izatea!